XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ROBUSTIANA.- Eta ni Baldomero-ren ama.

IRAKASLEA.- (Pozik)

O!. Asko pozten nau zuek ezagutzea.

(Eskua luzatzen die).

EPAFRODITO.- (Irakaslearen eskua gora eta behera mugituz, igongailua izango balitz bezala, nabarmenki)

Ni Epafrodito naiz.

ROBUSTIANA.- (Eskua bigunago emanez)

Eta ni Robustiana.

IRAKASLEA.- Beraz, zuek zarete Robustiana eta Epafrodito.

EPAFRODITO.- Edo alderantziz, Epafrodito eta Robustiana. Jajaja.

ROBUSTIANA.- (Eskua haserre senarrari altxatuz)

Grasioso bezala agertu nahi duzu, e!.

Zaude formal, petral halakoa!.

Zer uste duzu, ba?.

Tabernan zaudela zure amigote horiekin?.

EPAFRODITO.- (Haserre)

Nik, nahi dudana esaten dut, eta punto.

Hori da demokrazia.

ROBUSTIANA.- Eta punto esan duzu, e?.

Punto eta aparte zara zu, bai horixe!.

EPAFRODITO.- Eta zu, punto filipino.

ROBUSTIANA.- Hangoa izatekotan, filipina, eta ez filipino, astakilo halakoa!.